Eutypa spinosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Eutypa
  • Espeziea: spinosa
  • Egilea: (Pers.) Tul. & C. Tul. 1863
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: estroma beltz batek eratutako fruitu-gorputza, azpikoz goratua, substratuaren formaren arabera hainbat neurritakoa, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena, 1-3 mm-ko lodiera. Azal edo himenoforoa zimurra da, ostiolo asko dituelako. Peritezioak barrualdean eta nahiko sakon sartuta daude, beltzak eta ia globo formakoak dira eta 0,3-0,5 mm-ko Ø dute. Zenbaitetan peritezioak egurraren substratuan txertatzen dira.
Mamia: beltza, gogorra eta larrukara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, muturretan bi gutula txikirekin, 5-8 x 1-2 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan, Fagusen egur hilean ateratzen da soil-soilik.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Eutypa spinosa
Eutypa spinosa
Eutypa spinosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Eutypa spinosa

Bilketen mapa