Gloniopsis praelonga

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Gloniopsis
  • Espeziea: praelonga
  • Egilea: (Schwein.) Underw. & Earle 1897
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, zati bat kanpoan eta beste bat substratuan sartua duena, luzanga, zuzena, zenbaitetan apur bat kakotua, 1-3 mm-ko luzera eta 1mm baino gutxiagoko zabalera eta altuera, gris ilunetik beltzera, estromaren erdian luzetarako lerro edo arrakala bat duena.
Mamia: oso urria, gogorra, peridioarena beltza eta barrualdekoa zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikotik obalatura, irregularrak, leunak, erdialderantz estutuak, hialinoak edo apur bat horixkak, gutuladunak, trenkatuak luzeran eta zeharka, 18-28 x 7-10 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, tamaina eta kolore ilunagatik nabarmendu gabe geratu daitekeen arren, hainbat landaretako egur hilean ateratzen da, hala nola Rubus, Ulex, Arbutus, Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga

Microscopiak / Mikrofitxak

Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga
Gloniopsis praelonga

Bilketen mapa