Rhopographus filicinus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Rhopographus
  • Espeziea: filicinus
  • Egilea: (Fr.) Nitschke ex Fuckel 1870
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma beltzek eratua, azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia eta nekez bereizten dena, hasieran isolatua, 0,5-2 mm-ko zabalera, 5 mm-ko luzera eta 0,3 mm baino gutxiagoko lodiera. Gero, elkartu ahala, hainbat cm-ko azalerak estaltzen dituzte. Azal edo himenoforo apur bat zimurtsua, bertako barrunbeetan askuak daude esporekin.
Mamia: urria, gogorra, hauskorra eta beltza. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak luzeran, leunak, apur bat kakotuak, marroi argiak, 3-7 trenkada dituztenak eta estutuak trenkaden parean, 30-34 x 7-8 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, Pteridium aquilinum iratze arruntaren hanka hil eta ihartuetan bizi da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus

Microscopiak / Mikrofitxak

Rhopographus filicinus
Rhopographus filicinus

Bilketen mapa