Elaphomyces granulatus

Herri izena

  • Euskeraz: Basahuntz-boilurra
  • Gazteleraz: Criadilla de ciervo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Elaphomyces
  • Espeziea: granulatus
  • Egilea: Fr. 1829
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: globo edo sasiglobo formako fruitu-gorputza, 1-4 cm-ko Ø, zenbaitetan zapaldua edo eroria, trinkoa eta gogorra, gaztetan hori bizia eta okre-horia zahartzean. Peridiotik erraz bereizten diren humus hondarrez nahasitako mizelio geruza okrekara batean bilduta ageri da.
Peridioa: mehea, ale edo garatxo oso txikien geruza batek eratua, horren azpian 1-3 mm-ko lodierako beste geruza haragitsua dago, okre-horia ertzean eta zurixka uniformea erdialdean. Areola okre ardotsu batek bereizten du geruza glebatik.
Gleba: zuri-arrosa gaztetan, esporak umotzean hauts-itxurako ore arre belzkara bihurtzen dena. Usain eskasa eta lurkara.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, garatxodunak, 20-32 µm-ko Ø-koak.
Habitat: urria, urte osoan, lurperatuta egoten da koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Elaphomyces granulatus
Elaphomyces granulatus
Elaphomyces granulatus
Elaphomyces granulatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Elaphomyces granulatus
Elaphomyces granulatus
Elaphomyces granulatus

Bilketen mapa