Onygena equina

Herri izena

  • Euskeraz: Hezur ziza
  • Gazteleraz: Onigena de caballo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Onygena
  • Espeziea: equina
  • Egilea: (Willd.) Pers. 1800
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankaduna, 2-4 mm-ko Ø duen globo formako buru batek eratua, marfil-zuria edo krema-zuria kolorekoa. Azal edo himenoforo marroia, lupaz begiratuz gero hasieran pikorduna, amaieran laua. Barruan dituen peritezioetan esporak umotu, eta ostioloen bidez kanporatzen dira, karpoforoaren burua zulatuz.
Hanka: 3-8 x 1-2 mm-koa, zilindrikoa edo apur bat estutua oin inguruan, laua, krema-marroi kolorekoa.
Mamia: urria, hauts-itxurakoa zahartzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptiko irregularrak, leunak, marroi argiak, gutuladunak, 8-10 x 4,5-6,5 µm-koak.
Habitat: urria, usteltzen ari diren behi, ardi eta zaldien hezur, apatx eta adarretan ateratzen da urte osoan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Onygena equina
Onygena equina
Onygena equina
Onygena equina
Onygena equina

Microscopiak / Mikrofitxak

Onygena equina
Onygena equina

Bilketen mapa