Orbilia xanthostigma
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Orbilia
- Espeziea: xanthostigma
- Egilea: (Fr.) Fr.1849
- Jangarritasuna:
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, 0,5-1 mm-ko Ø, kupula formako edo orbikularra. Barrualde edo himenio laua, urre-horia, ezko itxurakoa eta zeharrargia. Kanpoaldea barrukoaren antzekoa da, baina ertz ilunagoa du.
Mikroskopia: esporak giltzurrun formakoak, zilindrikoak, leunak, hialinoak, bi gutula txikirekin, 3-4 x 1-1,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberrian eta udan, lurzoruan dauden hostozabalen egur heze eta oso usteletan.
Jateko balioa: ez da jangarria.