Mollisia cinerea

Herri izena

  • Euskeraz: Tximitxa grisa
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Mollisia
  • Espeziea: cinerea
  • Egilea: (Batsch) P. Karst. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, disko formakoa, kopa formakoa edo lautua, 0,5-3 mm-ko Ø, isolatua egon daitekeen arren, soropilean garatzen da gehienetan elkarri estututako aleen multzotan. Ertz kizkurra eta tolestua. Barrualde edo himenoforo laua, gris urdinxka edo gris-okrea, ertz zurixkarekin ale gaztetan batez ere. Kanpoalde meheki ileduna eta gris-marroia.
Mamia: urria, ezko itxurakoa, hauskorra, gris urdinxka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, apur bat kakotuak, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutula txikiekin, 6-11 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: aski arrunta urte osoan, azalik gabeko hostozabalen egur hil eta ustelean ateratzen da, Fagus, Quercus, Castanea eta Betulan batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea

Microscopiak / Mikrofitxak

Mollisia cinerea
Mollisia cinerea
Mollisia cinerea

Bilketen mapa