Mollisia fusca

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Mollisia
  • Espeziea: fusca
  • Egilea: (Pers.) P. Karst. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, hasieran kopa formakoa eta berehala laua, 0,5-2 mm-ko Ø, puntu batetik lotuta marroi belzkara koloreko hifen feltro edo subikulu bati, isolatua edo elkarri estututako aleen taldetan atera daiteke. Barrualde edo himenoforo laua da, gris urdinxka giro hezean eta gris okrekara lehortzean. Kanpoaldea kolore berekoa edo argiagoa da eta apur bat feltrotua.
Mamia: oso urria, zuri grisaxka, hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Laranjatua, mehea, hauskorra, ezko itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikotik fusiformera, leunak, hialinoak, gutula eta trenkadarik gabeak, 7-13 x 1,5-3 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udazkenera, hostozabalen egur zeharo hezean eta ustelduan ateratzen da, hala nola Corylus, Fagus, Quercus, Prunus, Arbutus, Salix eta Ulexean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca

Microscopiak / Mikrofitxak

Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca
Mollisia fusca

Bilketen mapa