Neodasyscypha cerina
Herri izena
- Euskeraz: Tximitxa
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Neodasyscypha
- Espeziea: cerina
- Egilea: (Pers.) Spooner 2005
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, 0,5-2 mm-ko Ø, disko formakoa, inkurbatua ertzean. Himenio laua, ezko-horia edo arre horixka kolorekoa. Kanpoaldea arre-hori edo hori arrexka koloreko ilez estalita dago.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, gutula eta trenkadarik gabeak, 4-5,5 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean. Oso txikia denez, batzuetan oso zaila da ikusten.
Jateko balioa: ez da jangarria.