Lachnum virgineum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Lachnum
  • Espeziea: virgineum
  • Egilea: (Batsch) P. Karst. 1871
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: globo formako fruitu-gorputza ale gaztetan, eta kopa formakoa umotzean, 0,5-3 mm-ko Ø eta 1-3 mm-ko altuera, hanka txikia duena. Barrualde edo himenoforo laua eta zuri-krema kolorekoa. Kanpoalde eta ertz zuria, ile zuri ugariz estalia, zilindrikoa, erdialdean hanpatua, trenkatua eta punta zorrotzetan amaitua.
Hanka: motza, zilindrikoa edo apur bat loditua txapelaren inguruan, ilez estalia.
Mamia: urria, zuria, oso hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak fusiformetik zilindrikora, leunak, hialinoak, gutula eta trenkadarik gabeak, 6-11 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, lurzorua ukitzen duten hostozabalen eta koniferoen egur hil eta hezean ateratzen da eta baita Fagusen pagatxetan eta Larixen konoetan ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum

Microscopiak / Mikrofitxak

Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum
Lachnum virgineum

Bilketen mapa