Chlorociboria aeruginascens

Herri izena

  • Euskeraz: Gardinga
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Chlorociboria
  • Espeziea: aeruginascens
  • Egilea: (Nyl.) Kanouse ex C.S. Ramamurthi, Korf & L.R. Batra 1958
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: 2-5 mm-ko Ø-ko txapela, zertxobait txortenduna, kopa formako apotezioak lautzeko joerarekin zahartzean, ertz kurbatua eta kizkurra. Barrualde edo himenoforo laua, urdin berdexka kolore bizi eta deigarrikoa. Kanpoalde argiagoa, zahiduna eta lausoduna.
Hanka: motza, 0,5-2 mm-ko altuera, zilindrikoa, txapelaren kolore berekoa.
Mamia: oso urria, urdinxka, hauskorra eta ezko itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak fusiformetik zilindrikora, leunak, hialinoak, barruan bi gutularekin, 6-10 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera, lurzorua ukitzen duten hostozabalen egur usteletan eta azalik gabekoetan hazten da; batik bat, Alnus, Fagus, Fraxinus eta Quercusean. Egurrak kolore berde iraunkorra hartzen du mizelioaren eraginez.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens

Microscopiak / Mikrofitxak

Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens
Chlorociboria aeruginascens

Bilketen mapa