Aleuria aurantia

Herri izena

  • Euskeraz: Katilu laranja
  • Gazteleraz: Peziza anaranjada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Aleuria
  • Espeziea: aurantia
  • Egilea: (Pers.) Fuckel 1870
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, lurrera zuzenean itsatsita, 2-10 cm-ko Ø, kopa formakoa hasieran, gero laua edo disko formakoa, ertz kizkurtua eta bildua. Barrualde edo himenoforoa laua, distiratsua eta laranja kolore eder eta bizikoa da. Kanpoaldea argiagoa da, ia zuria, azalera hautseztatua duena.
Mamia: urria, mehea eta hauskorra, laranja argia, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, hialinoak, barruan bi gutularekin, muturretan apikulatuak, azalera sarekara dutenak, 12-20 x 9-12 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udaberritik udazkenera lurzoru hezean edo egur hondakinetan ateratzen da, basoko soilgune edo bidertzetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia

Microscopiak / Mikrofitxak

Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia
Aleuria aurantia