Scutellinia scutellata

Herri izena

  • Euskeraz: Betileduna
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Scutellinia
  • Espeziea: scutellata
  • Egilea: (L.) Lambotte 1887
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, zirkularra, zenbaitetan irregularra elkarri estutzen diotelako, disko edo kopa formakoa, 0,5-1,5 cm-ko Ø. Barrualde edo himenoforo laua, gorri bizia edo gorri laranjatua. Ertzean 1-2 mm-ko luzerako ile zurrunak eta luzeak ditu, betileen itxurakoak. Kanpoaldea barrukoa baino zurbilagoa da.
Mamia: laranjatua, mehea, hauskorra, ezko itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikotik oboidera, hialinoak, pikordunak, barruan gutula asko eta txikiekin, 18-22 x 12-14 µm-koak.
Habitat: espezie urria, udaberritik udazkenera ateratzen da usteltzen ari den hostozabalen eta koniferoen egur hilean, eta, zenbaitetan, lurzoru soil eta hezean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Scutellinia scutellata
Scutellinia scutellata
Scutellinia scutellata
Scutellinia scutellata

Microscopiak / Mikrofitxak

Scutellinia scutellata

Bilketen mapa