Sarcoscypha coccinea

Herri izena

  • Euskeraz: Txanogorritxu
  • Gazteleraz: Peziza escarlata

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Sarcoscypha
  • Espeziea: coccinea
  • Egilea: (Scop.) Lambotte 1889
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo oinarrizko hanka duena, kopa edo sasiglobo formakoa, 2-6 cm-ko Ø-ko txapela. Barrualde edo himenoforo laua eta eskarlata-gorri bizia. Kanpoalde zuriagoa, isla arrosekin eta zuntz iletsuek estalia. Ertz bihurria eta horixka.
Hanka: zilindrikoa, trinkoa, 1-2,5 x 0,5-1 cm-koa, zuria, hifa zuri asko dituena substratuaren elkargunean.
Mamia: urria, mehea, zuritik arrosakarara, apur bat elastikoa, Peziza baino gogorragoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak eta eliptikoak, leunak, hialinoak, muturretan gutula txikiekin, 28-39 x 9-13 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta abendutik martxora, isolatua edo taldeka ateratzen da erdi lurperatutako hostoerorkorren adarretan, hala nola Quercus, Fagus eta Corylusean. Leku ospel eta hezeetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea

Microscopiak / Mikrofitxak

Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea
Sarcoscypha coccinea

Bilketen mapa