Otidea alutacea

Herri izena

  • Euskeraz: Asto-belarria
  • Gazteleraz: Oreja de asno

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Otidea
  • Espeziea: alutacea
  • Egilea: (Pers.) Massee 1895
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: alde batetik zabaldutako kopa baten formakoa edo belarri formakoa, 3-6 cm-ko altuera. Barrualdea edo himenioa laua da eta arre grisaxka zikin kolorekoa. Kanpoaldea argiagoa da eta apur bat zahiduna.
Mamia: urria eta apurkorra, horixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, barruan bi gutularekin, 12-18 x 6-8 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea
Otidea alutacea

Bilketen mapa