Peziza cerea

Herri izena

  • Euskeraz: Argizarizko katilua
  • Gazteleraz: Peziza cérea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Peziza
  • Espeziea: cerea
  • Egilea: Sowerby 1797
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka motzekoa, kopa formakoa hasieran, gero zabaldua, ertz kizkurra eta apur bat horzduna, 2,5-8 cm-ko Ø. Barrualde edo himenoforo laua, zertxobait zimurra erdialdean, krema okrekaratik okre horixka zurbilera. Kanpoalde zertxobait argiagoa, zenbaitetan zurixka eta zahiduna.
Mamia: mehea, 1-2 mm-ko lodiera, hauskorra, zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, leunak, hialinoak, 14-20 x 8-10 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko arrunta urte osoan, hezetasun handia eta egur hondarrak nahasia dituzten lurzoruetan ateratzen da, oso arrunta ere itoginak dituzten lokalen barrualdeetan, porlaneko pitzaduretan eta bidertzetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea

Microscopiak / Mikrofitxak

Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea
Peziza cerea

Bilketen mapa