Peziza arvernensis

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Peziza
  • Espeziea: arvernensis
  • Egilea: Boud. 1879
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka motzekoa, hasieran kopa formakoa, gero zabaldua, ertzean kizkurra, 2-10 cm-ko Ø. Barrualde edo himenoforo laua eta kolore aldakorrekoa, hala nola krema, okre argia edo arre iluna. Kanpoalde argiagoa, lehortzean zurixka eta zahidun itxurakoa.
Mamia: mehea, krema-okre kolorekoa, hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, apur bat garatxodunak, hialinoak, gutularik gabeak, 14,5-19 x 8-11 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko urria, udaberritik udazkenera hostozabalen basoetan ateratzen da, Fagusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis

Microscopiak / Mikrofitxak

Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis
Peziza arvernensis

Bilketen mapa