Peziza succosa

Herri izena

  • Euskeraz: Katilu esnehoria
  • Gazteleraz: Peziza de leche amarilla

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Peziza
  • Espeziea: succosa
  • Egilea: Berk. 1841
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, lurzoruari zuzenean finkatua, 2-8 cm-ko Ø, kaliza edo kopa forma irregularra hasieran, gero zabaldua eta ertzetik pitzatua. Barrualde edo himenoforo laua, erdialdean garatxo batzuk dituena, marroi argia edo arre grisaxka. Kanpoalde argiagoa, lauso arrexka batez estalita.
Mamia: mehea, 1-2 mm-ko lodiera, hauskorra, zuria. Haustean latex zurixka bat izerditzen du horira biratzen dena, batez ere, ale gazteetan eta giro hezean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, garatxo lodiekin, bi gutularekin, 17-22 x 9,5-11,5 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, udaberritik udazkenera ateratzen da hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa
Peziza succosa

Bilketen mapa