Peziza vesiculosa

Herri izena

  • Euskeraz: Katilu xixkuduna
  • Gazteleraz: Peziza vesiculosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Peziza
  • Espeziea: vesiculosa
  • Egilea: Bull. 1790
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka motzekoa, 4-10 cm-ko Ø, hasieran globo formakoa edo estutua beste karpoforo batzuek batera jaiotzean eginiko presioagatik; gero, puskatu egiten da garatu ahala handitzen doan zulo batetik, arian-arian kupula forma hartzen du. Ertz kizkurtua eta apur bat kurbatua. Barrualde edo himenoforo laua, marroi horixka edo krema okrekara. Kanpoalde argiagoa, zuri zikina eta zahiduna.
Mamia: mehea, hauskorra, okre-marroia. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, hialinoak, gutularik gabeak, 18-23 x 10-13 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta urte osoan, lastoz nahasitako gorotz piloetan atera ohi dira talde estutuetan, eta baita parke, lorategi eta ongarritutako lurzoruetan ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa
Peziza vesiculosa

Bilketen mapa