Helvella latispora

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Helvella
  • Espeziea: latispora
  • Egilea: Boud. 1898
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankaduna, 4-6 cm-ko altuera eta 1,5-2,5 cm-ko zabalera, zaldi zela formako txapela, apur bat makotua ertzean. Kanpoalde edo himenoforo laua eta gris-marroia. Barrualde gris-okrea, ezkataduna eta belusa finez estalia.
Hanka: 4-5 x 0,3-0,8 cm-koa, zuria, hutsa, zilindrikoa, oinarrian lodituta eta zenbaitetan apur bat hertsatua, ileduna luzera osoan.
Mamia: hauskorra, zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak luzeran, leunak, hialinoak, gutula bakarrekoak, 17-20 x 12-14 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko urria edo bakana, udatik udazkenera lurzoru soilean ateratzen da, parke eta lorategietako gune hezeetan.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora

Microscopiak / Mikrofitxak

Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora
Helvella latispora

Bilketen mapa