Dissingia leucomelaena

Herri izena

  • Euskeraz: Kaliza zuri-beltza
  • Gazteleraz: Peziza en forma de copa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Dissingia
  • Espeziea: leucomelaena
  • Egilea: (Pers.) K. Hansen & X.H. Wang 2019
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Askoma: kopa formako fruitu-gorputza, 2-6 cm-ko Ø-ko eta 2-3,5 cm-ko altuerako txapela duena. Ertz irregularra eta horzduna. Barrualde edo himenoforo laua, lausoduna eta arre-beltz kolorekoa. Kanpoalde apur bat ileduna, zurbilagoa eta ia zurixka hankaren inguruan batik bat.
Hanka: oso motza, zuria, zertxobait ildaskatua luzeran.
Mamia: mehea, 1-2 mm-ko lodiera, zuria, hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, erdian gutula lodiarekin, 18-23 x 10-14 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko urria, udaberritik udazkenera ateratzen da bai hostozabalen bai koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena

Microscopiak / Mikrofitxak

Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena
Dissingia leucomelaena

Bilketen mapa