Helvella sulcata

Herri izena

  • Euskeraz: Mitra beltza
  • Gazteleraz: Oreja de gato negra

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Helvella
  • Espeziea: sulcata
  • Egilea: Afzel. 1783
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua


Askoma: fruitu-gorputz hankaduna, 6-12 cm-ko altuera eta 3-6 cm-ko zabalera, zaldi zela formako txapela, 2-3 gingilekin. Kanpoalde edo himenoforo laua, arre iluna, eta zenbaitetan, grisaxka eta baita beltza ere. Barrualde zurbilagoa, ilaunik gabekoa eta batzuetan saihetsak dituena.
Hanka: 3-6 x 0,5-2,5 cm-koa, zuri grisaxka, apur bat ilunagoa goian, hutsa edo leizetsua, luzetarako ildo sakonak, irregularrak eta anastomosatuak dituena.
Mamia: mehea, zurixkatik grisaxkara, apur bat elastikoa baina hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, gutula bakarrekoak, 15-20 x 10-12 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko urria, hostozabalen eta koniferoen basoetan urte osoan ateratzen da, baina maizago udaberrian eta udan.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata

Microscopiak / Mikrofitxak

Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata
Helvella sulcata

Bilketen mapa