Helvella costifera

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Helvella de costillas gruesas

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Helvella
  • Espeziea: costifera
  • Egilea: Nannf. 1953
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: kopa formako fruitu-gorputza, 1,5-8 cm-ko Ø-ko eta 1,5-4 cm-ko altuerako txapela duena. Ertz laua edo apur bat horzduna eta gingilduna. Barrualde edo himenoforo laua eta kizkur samarra, gris ilunetik arre grisaxkara. Kanpoalde argiagoa, zuri grisaxka eta ilaunduna ertzean batik bat.
Hanka: 3-5 x 1-3 cm-koa, zuri grisaxka, luzeran ildo sakonak dituena; horietatik saihets edo zain adarkatuak ateratzen dira kopa edo txapelaren ertzeraino.
Mamia: zurixka, mehea, hauskorra edo apur bat elastikoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zuriak piloan, eliptikoak, leunak, hialinoak, gutula bakarrekoak, 15-21,5 x 11,5-12,5 µm-koak.
Habitat: udaberriko espeziea, nahiko urria, hostozabalen basoetan ateratzen da, Quercusen azpian batik bat. Parke eta lorategietan ere atera ohi da.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa da.

Argazkiak

Helvella costifera
Helvella costifera
Helvella costifera

Microscopiak / Mikrofitxak

Helvella costifera
Helvella costifera
Helvella costifera
Helvella costifera

Bilketen mapa