Propolis farinosa

Herri izena

  • Euskeraz: Tximitx alertzehilkaria
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Propolis
  • Espeziea: farinosa
  • Egilea: (Pers.) Fr. 1849
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: 1-5 x 1-3 mm inguruko fruitu-gorputza, erabat sartuta egur gogorraren substratuan, giro lehorrean oharkabe geratzen da, izan ere, apotezioak barrualdera uzkurtzen dira eta pitzadura txikiak baino ez ditugu ikusten; heze daudenean eta umotzean puztu eta zuraren zuntzen norabide berean kanporatzen dira. Azal edo himenoforo laua, zuritik gris urdinxkara eta geruza lausodun batek estalia.
Mamia: oso urria, zurixka, apur bat gelatinakara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, kakotuak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 20-30 x 5-8 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean, hala nola Salix, Fagus, Quercus, Platanus eta Fraxinusean. Zenbaitetan, koniferoen egurrean ere ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Propolis farinosa
Propolis farinosa
Propolis farinosa
Propolis farinosa
Propolis farinosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Propolis farinosa
Propolis farinosa
Propolis farinosa
Propolis farinosa

Bilketen mapa