Bertia moriformis

Herri izena

  • Euskeraz: Masusta-kimoa
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Bertia
  • Espeziea: moriformis
  • Egilea: (Tode) De Not. 1844
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, substratuari zuzenean itsatsia, globo formako estroma irregular batek osatua, 1-1,5 mm-ko altuera eta 0,4-1 mm-ko Ø, beltza pareta lodiekin. Himenioaren azala garatxoduna eta zakarra da, ildoen eta konkorren arrastoek masusta itxura ematen diote (espeziearen izenean jasotako ezaugarria). Ostioloak ez dira bereizten, hartara, esporak aske geratzen dira peritezioaren pareta puskatzean.
Mamia: oso urria, beltza, gogorra eta hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikotik fusiformera, alantoideak, leunak, hialinoak, gutuladunak, erdiko trenkada bat dutenak, 30-50 x 4,5-6,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen azalik gabeko egur hilean; batik bat, Fagusean, Alnus, Fraxinus, Ulmus, Acer eta Sambucusean ere aurkitu daitekeen arren.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis

Microscopiak / Mikrofitxak

Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis
Bertia moriformis

Bilketen mapa