Biscogniauxia anceps

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Biscogniauxia
  • Espeziea: anceps
  • Egilea: (Sacc.) J.D. Rogers, Y.M. Ju & Cand. 1996
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari tinko itsatsia eta nekez bereizten dena, hasieran isolatua eta 5-25 mm-ko Ø-koa.
Gero, beste batzuekin elkartuta, 40 x 20 cm-ko luzera eta 0,6-1 mm-ko lodierako azalera hartzen dute. Azal edo himenoforo beltza, matea eta krater modura unbilikatutako ostiolo zurixkez estalia. Peritezioak estromaren barruan daude, beltzak eta oboideak dira eta 0,25 mm-ko Ø eta 0,5 mm-ko altuera dute.
Mamia: mehea, gogorra, hauskorra, beltza eta ikatz itxurakoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zeharo elipsoideak, trenkatuak eta trenkadan estutuak, bi gelaxka edo zelula desberdin dituzte, txikia hialinoa eta handia marroi iluna, 13-20 x 6-10 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hilean; batik bat, Corylus, Platanus eta Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps

Microscopiak / Mikrofitxak

Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps
Biscogniauxia anceps

Bilketen mapa