Daldinia concentrica

Herri izena

  • Euskeraz: Kimo mamizebratua
  • Gazteleraz: Daldinia en zonas concéntricas

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Daldinia
  • Espeziea: concentrica
  • Egilea: (Bolton) Ces. & De Not. 1863
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, globo forma irregularrekoa, 1-6 cm-ko Ø, arre grisaxkatik beltzera, ikatz orearen itxurakoa. Azal laua, kizkurra eta peritezioen irekidurek zulatua, esporak kanporatu daitezen.
Mamia: gogorra, hauskorra, hasieran arre grisaxka eta amaieran ikatz-beltza. Ebakitzean barne zerrenda zentrokideek osatutako egitura ikusten zaio, gune distiratsuak eta mateak txandaka dituena.
Mikroskopia: esporak piloan beltzak, eliptikotik giltzurrun formara, alde bat lautua dutenak, leunak, gutula bakarrekoak, luzetarako pitzadura bat dutenak ernatzea bertatik egiteko, 13-16 x 6-9 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen egurrean ateratzen da, hala nola Fraxinus, Salix, Ulmus, Betula, Alnus, Platanus eta Prunusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Daldinia concentrica
Daldinia concentrica
Daldinia concentrica
Daldinia concentrica
Daldinia concentrica
Daldinia concentrica

Microscopiak / Mikrofitxak

Daldinia concentrica
Daldinia concentrica

Bilketen mapa