Hypoxylon howeanum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Hypoxylon
  • Espeziea: howeanum
  • Egilea: Peck 1872
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, gutxi-asko globo forma duen estroma batek eratua, 3-10 mm-ko Ø, oina substratuari lotua duena, gehienetan isolatua baina batzuetan elkartua, marroitik gorri laranjatura. Azal edo himenoforo irregularra eta gutxi-asko nabarmendutako garatxoak dituena, ostioloen eraginez. Barrualdeko peritezioak beltzak eta globo formakoak dira eta 0,3-0,5 mm-ko Ø dute.
Mamia: gogorra eta egurkara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, lautuak alde batetik, marroiak, leunak, luzetarako ernetze porodunak, 7-10 x 3-5 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilaren azalean ateratzen da, Castanea, Quercus, Corylus eta Platanusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum
Hypoxylon howeanum

Bilketen mapa