Hypoxylon ticinense

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Hypoxylon
  • Espeziea: ticinense
  • Egilea: L.E. Petrini 1986
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua


Askoma: fruitu-gorputza azpikoz goratua, substratuari gogor itsatsia, 25 cm luze eta 8 cm zabal izan dezakeen estroma batek osatua, erdialdean 3 mm-ko lodiera du eta ertzetara hurbildu ahala mehetzen doa. Azal edo himenoforo gutxi-asko kizkurra, laranjatua ale gaztetan eta marroi laranjatua edo arre gorrixka zahartzean. Ertz argiagoak, hori-laranja kolorekoak. Azalaren azpian peritezioak daude, beltzak eta 0,2-0,5 mm-ko Ø-koak.
Mamia: gogorra, hauskorra, beltza. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, lautuak alde batetik, marroiak, leunak, luzetarako ernetze porodunak, gutuladunak, 5-8 x 2-3 µm-koak.
Habitat: espezie urria, egur hilean ateratzen da urte osoan, Crataegus eta Fraxinusean batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense

Microscopiak / Mikrofitxak

Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense
Hypoxylon ticinense

Bilketen mapa