Jackrogersella multiformis
Herri izena
- Euskeraz: Urki-garatxo beltza
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Jackrogersella
- Espeziea: multiformis
- Egilea: (Fr.) Y.M.Ju, J.D.Rogers & H.M.Hsieh, 2005
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma hemisferiko irregular batek osatua. Hasieran isolatua, baina multzotan elkartzen da berehala, 30 mm-ko luzera eta 2-5 mm-ko lodiera izan dezake, marroi iluna hasieran eta beltza zahartzean. Azala edo himenoforoa zertxobait kizkurra da, kanporatutako ostiolo biribilduek markatua. Estroma barruan 0,4-1 mm-ko Ø-ko peritezioak daude; globo formakoak, lauak eta beltzak dira.
Mamia: gogorra, hauskorra, beltza, ikatz itxurakoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, alde batetik lautuak, marroiak, leunak, gutuladunak, luzetarako ernetze porodunak, 9-11 x 4,5-5 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta urte osoan, hostozabalen zur hilaren azalean ateratzen da, Alnus eta Betulan batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.