Euepixylon udum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Euepixylon
  • Espeziea: udum
  • Egilea: (Pers.) Læssøe & Spooner 1994
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: egurrean erdizka sartutako estroma batek eratutako fruitu-gorputza, beltz grisaxka, azal zimurrekoa ostioloen eraginez. Isolatua edo hainbat aletan elkartua. Barruan peritezioak daude, beltzak, gutxi-asko globo formakoak eta 0,5-1 mm-ko Ø-koak.
Mamia: urria, beltza, gogorra eta hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak estuki eliptikoak, leunak, marroiak mikroskopioan, alboan ernetze poro eliptikoa dutenak, 25-32 x 9-10 µm-koak.
Habitat: urria, hostozabalen egur hil, degradatu eta azalik gabekoaren gainean ateratzen da urte osoan, batik bat, Quercus eta Castanean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Euepixylon udum
Euepixylon udum

Microscopiak / Mikrofitxak

Euepixylon udum

Bilketen mapa