Xylaria polymorpha

Herri izena

  • Euskeraz: Kimo formanitza
  • Gazteleraz: Xilaria polimorfa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Xylaria
  • Espeziea: polymorpha
  • Egilea: (Pers.) Grev. 1824
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: forma irregularreko fruitu-gorputza, iltze formakoa, zilindrikoa, zenbaitetan globo itxurakoa, 3-8 cm-ko altuera eta 1-3 cm-ko Ø, kanpotik beltza. Azal zimurtsua peritezioek osatzen dute eta horietan eratzen da himenioa. Barrualdea zuria da.
Hanka: motza, 1 cm-ko luzera baino gutxiago, txapelaren jarraipena, beltza, oin aldera estutzen doana.
Mamia: zuria, kortxoaren antzeko trinkotasun larrukara duena. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak arre ilunak, amigdala formakoak, alde bat zapaldua dutenak, leunak, gutuladunak, ernetzea errazten duen luzetarako pitzadura batekin, 20-30 x 8-10 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko arrunta udazkenean eta udaberrian, hostozabalen egur hilean eta motzondotan ateratzen da, batik bat Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Xylaria polymorpha
Xylaria polymorpha
Xylaria polymorpha
Xylaria polymorpha

Microscopiak / Mikrofitxak

Xylaria polymorpha
Xylaria polymorpha
Xylaria polymorpha

Bilketen mapa