Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Mutrikuko Olatz auzoko mikologia aberastasuna ezagutarazteko

Mikologia

Osteguna, 2021eko azaroaren 11a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Jarduerak Olatz auzoko San Isidro ondoko aparkalekua izango du abiapuntu.

BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin Arno mendikateko pinudien eta artadien onddoen biodibertsitatea ezagutuko dugu. Jarduera goizeko 10etan hasiko ta eta 13ak arte iraungo du.

Ekimena doakoa da, gazteleraz egingo da eta parte hartzeko izena eman behar da formulario honetan: labur.eus/onddoak2021.

Animatu zaitez!