Birding Petritegin

Ornitologia

Astelehena, 2020eko uztailaren 27a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Astigarragako Petritegi sagardotegiak eta Donostiako Aranzadi Zientzi Elkarteak ekoturismo-jarduera bat eskaintzen dizugu, gure baserriko inguru naturalean bizi diren txoriak eta saguzarrak ezagutzeko.

Aranzadiko adituek sagastian lagunduko dizugu hegaztiak hobeto ezagutu ditzazun. Hegaztiak funtsezkoak dira Gipuzkoako labore enblematiko honen kontrol biologikorako (Biobox proiektua). Naturaren erdian esperientzia polita biziko duzu, espezieak beren kantuaren arabera identifikatuz; habia-kutxak eta saguzarren babeslekuak berrikusiko dituzu. Baliteke zortea izatea eta ustekabekoren bat topatzea... Eta esperientzia biribiltzeko, Petritegin sagardotegiko menua dastatzea duzu!

Petritegi Birding esperientziari buruzko informazioa:

Irteerak:

  • Uztailak 29, asteazkena, 12:30tan.
  • Irailak 2, asteazkena, 12:30tan.

Jardueraren iraupena: Ordubete. Janaria sagardotegian (gutxi gorabehera 2 ordu).

Biltzeko tokia: Petritegi sagardotegia, Petritegi bidea 8, Astigarraga. Gipuzkoa.

Prezioak:

  • 39,50 €, 14 urtetik gorakoak (6. zk menua).
  • 23,50 €, 14 urtetik beherakoak (haurrentzako 2. zk menua).

Gehieneko pertsona kopurua: 25.

Erreserbak:

943 45 71 88 edo visitas@petritegi.com

Aldez aurretik erreserbatu behar da, 24 ordu lehenago gutxienez.

https://www.petritegi.com/es