Bisita gidatuak Munoaundira, Burdin Aroko herri harresitua

Arkeologia

Asteartea, 2017eko uztailaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Uztailaren 11tik 29ra Azkoitian dagoen Munoaundiko indusketa arkeologikoan dabiltzate lanean unibertsitate ezberdineko hogei bat ikasle, Aranzadiko Antxoka Martinez arkeologoaren zuzendaritzapean.

Munoaundi herrixkako indusketetan batik bat bertako biztanleek Burdina Aroan izandako bizimodua eta defentsa-sistema (harresia eta barrutira sartzeko sistema) aztertzen da. Gaur egun, ikerketa bi arlotan zentratzen da, eta, horietan, barrutiaren sarbidea eta harresiaren ondoko biztantze-eremua aztertzen dira. Indusketa Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitia eta Azkoitiko udalen babesarekin gauzatu da.

Aurten ere bisita gidatuak antolatu dira uztailaren 22 eta 26ean indusketa arkeologikoa ezagutzeko. Hitzordua 11:00etan izango da Urola Lanbide Ikastolaren aparkalekuan (Azkoitian). Handik aterako da taldea oinez Munoaundira (25-30 minutu). Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo zaio bisitan datorrenari. Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko da pertsona hori/horiek Munoaundira igotzeko. Mendiko botak eramatea gomendatzen da (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura. Ibilbidea erraza da. Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da.