Doktorego tesi berria arkeologia sailean

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Ostirala, 2023eko uztailaren 28a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Erromatar paisaiaren konformazioa mendebaldeko pirinioetako lurralde batean: Ibañetako pasabidea eta Urrobiko arroa (I K. a. – V K. o.) Oihane Mendizabal Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoak egindako tesi berriaren titularra da.

Tesi honen bidez, erromatar garaiko paisaiaren sorrera eta garapena aurkeztu nahi da, mendebaldeko muturreko ardatz transpiriniar nagusietako batean kokatutako lurralde batean.

Helburu horrekin eremu horretako kokagune nagusien azterketa arkeologikoa hartu da abiapuntu gisa, hainbat informazio-iturri kontuan hartuta, hala nola ingurumenarekin lotutakoak zein lurraldean erabilgarri dauden iturri historikoak, numismatikoak eta epigrafikoak.

Ondoren, testuinguru historiko kronologikoaren bidez, hainbat dinamika historiko, ekonomiko, administratibo eta sozial egiaztatu ahal izan dira, eta horiek eragin orokorra baloratuz aztergai dugun eremuaren garapenean. Horrela, lan honek erromatarren garaiak mendebaldeko Pirinioen lurraldeko inguru menditsu horretan izan zuen eraginaren ikuspegi berritua eskaintzen du.

Elena Torregaray Pagola doktoreak eta Jordi Principal Ponce doktoreak zuzendu dute tesi hau.

ZORIONAK OIHANE!