EKAIN. Historiaurreko zaldien magia

Arkeologia

Osteguna, 2020eko apirilaren 23a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

DOKUMENTALA IKUSI

1969an gure historiaurreko aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat gertatu zen: Ekain kobazuloaren labar margoen aurkikuntza, 12500 urteko labar margoak zaldi, hartz eta oreinen marrazkiekin.

Aurkikuntzaren 50.urteurrena zela eta, 2019ko ekainaren 7an Victoria Eugenian egindako ospakizun berezi batean aurkeztu zen dokumentala. Ikerketan eta aurkikuntza honetan parte hartu zuten protagonistekin. Ekimena bultzatu zuten entitate eta instituzioek gaurtik aurrera sareetan eskegituko dute dokumentala, etxeetatik historiaurreko zaldien magian murgiltzeko.

Horretaz gain, Ekain Historiaurreko zaldien magia liburua jarriko da online, nahi duenak kontsulta dezan.

Horrez gain, euskadi.eus webgunean Ekain bisitatzen estekaren bitartez kobazuloan zure bisita birtuala egin dezakezu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politika linguistikoako sailak sustatuta; eta ibilaldi pertsonala egin dezakezu kobazulotik.

Bertan aurkitu diren aztarna arkeologikoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren Gordailuan gordetak daude. Gordailuaren webgunean eskegitak daude bertan aurkitutako hainbat material, adibidez Pablo Aresok aurkitutako Ekaingo plaketa ,esteka honetan ikus daiteke.

Ekimen honetan Ekain Arte lanak ere aipatu nahi izan dugu. Donostiako arte galeri honek 1999. Urtean sortu zen. Galeria honetan erakusketa prest genuen baina Covid 19ko krisialdia dela eta bertan behera gelditu da ekimena. Webgunea ikus daiteke esteka honetan: www.ekainartelanak.com.

Ekimena Eusko Jaurlaritzak , Gipuzkoako Foru Aldundia, Deba, Zestoa, Ekain Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzazten dute.