Emakume arkeologoen lana aurten Arkeologia Jardunaldietan

Arkeologia

Astelehena, 2019eko urtarrilaren 28a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Historiaurreko bizimoduak ardatz, hizlariek hainbat gai jorratuko dituzte: labarretan aurkitu diren suen arrastoen garrantzia; lehen gizakien eta animalia harrapakari handien arteko harreman praktiko eta sinbolikoa; edota zerealen domestikazioaren jatorria.

XVII. Arkeologia Jardunaldiak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta San Telmo Museoaren babesarekin. Jardunaldi hauek Ondarea Orain ekimenaren baitan egingo dira.

INFORMAZIOA:Arkeologia jardunaldiak