EMAN berriak 2015

Ornitologia

Asteazkena, 2016eko ekainaren 1a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

EMAN programaren (Hegazti Habiagileen Monitorizazio Programa) xedea Aranzadi Eraztuntze Bulegoko eraztunleek mantendutako EKG sarea sortzea da; horrela Eraztuntze Bulegoak lan egiten duen lurraldeetan hegazti arrunten populazio ugaltzaileen monitorizazioa burutuko litzateke. Programa honetako prozedurak gainera, Europako gainerako Eraztuntze Bulegoetako metodologiarekin bat egiteko aukera ematen du, lortutako datuak bateragarriak izan daitezen baimenduz.

Programa honen helburua, epe luzean hegazti habiagile arruntenen populazioen (paseriformeak eta antzeko tamaina duten gertuko talde taxonomikoetako hegaztiak batez ere) joera eta populazio-parametro garrantzitsuenak ezagutzea da, hala, nola:

  • Populazio habiagilearen tamaina.
  • Produktibitatea.
  • Urte barruko eta urteen arteko biziraupena.

Ornitologia sailak urtero boletina plazaratzen du EMAN programaren azken berriekin. 2015eko jarduera ikusi nahi baduzu esteka honetan duzu eskuragarri.

Joan den urteetako EMAN berriak ere hemen aurki ditzazkezu:

Noticias EMAN n. 2 – 2014 (.pdf)

Noticias EMAN n. 1 – 2013 (.pdf)