Erbesteratzeak eta deportazioak III. Historia Mintegian
Antropologia / Tokiko memoria historikoa
Astelehena, 2023eko urriaren 16a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Hirugarren urtez, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak jardunaldi batzuk antolatu dituzte, 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Urriaren 20ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan egingo dira Erbesteratzeak, deserriratzeak eta deportazioei buruzko Historia mintegia. Konferentzia horien helburua da memoria historikoarekin eta zuzenbide penalarekin lotutako eztabaidarako eta elkarlanerako gune komuna lortzea.
Goizeko lehen zatiak GERRA ETA GERROSTEA izango du hizpide Javier Buces doktoreak zuzendutako mahai inguruan, zehazki barne-erbestea eta espetxe-turismoa: euskal presoak frankismoko espetxeetan deritzon hitzaldia emango dute eta bertan parte hartuko dute Jon Penche, Aritz Onaindia eta Antonio Pérez Embeita doktoreak (UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako ikertzaileak).
Aurrerago Iosu Chueca doktoreak Fil barbeletik Concertinara. Gatibualdiko exilioak (1939-2023) deritzon hitzaldiaren inguruan egingo du bere agerraldia. Eta jarraian Etxahun Galparsoro , LBFko artxibozainak, Euskaldunak Alemania naziko kontzentrazio-esparruetan (1940-1945) aurkeztuko du.
Goizeko emanaldiei Enric Pujol doktoreak emango die bukaera 1939ko erbestealdi katalana, errepublikarra eta antifranquista hitzaldiarekin.
Frankismoa deritzon 2. Mahaian, moderatzaile Antonio Pérez Embeita doktorea (UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako ikertzailea) izango dugu eta bertan parte hartuko dute, honako hitzaldi hauekin:
- Javier Gómez Calvo doktorea (UPV/EHUko ikertzailea): Deserriratzea eta deserrotzea: Alfer eta Gaizkileen Legea 50eko eta 60ko hamarkadetan.
- Leyre Arrieta doktorea (Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra): Erbestea lehen pertsonan: Landabururen gutunen artean.
- Javier Buces doktorea (Aranzadiko historialaria): Susmagarrien aurkako zigorra: deserriratuak 1968ko abuztuaren 3ko salbuespen-egoeraren adierazpenetik aurrera.
- Alba Martínez doktorea (UCMko ikertzailea): Laguntzailearen paradigma. Logikak, espazioak eta desberdintasun-mekanismoak Espainiako erbestean, Frantzian (1939-1978).
Bukaeran, 3, mahaia aurkeztuko da, honako hau TRANTSIZIOA eramango du izenburu. Honako honetan moderatzailea Aritz Onaindia doktorea (UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako ikertzailea).
Parte hartuko dute:
- Susana Panisello doktorea (UPFko ikertzailea): Terrorismoaren aurkako ezohiko neurri bat: hirugarren herrialdeetara deportatzea.
- Iñaki Goiogana (SAFko artxibozaina): Jeltzaleen itzulera, eta iraganeko akatsetan estropezu ez egiteko borondatea.
- Jesús Movellán doktorea (UNICANko ikertzailea): "Etorri" ala "itzuli"? Azken errepublikano "historikoen" erbestealdiaren itzulera, frankismo berantiarraren eta Espainian demokrazia berreskuratzearen artean (1976-1982): itxaropenak, aukerak eta frustrazioak.
Eta bukatzeko AZTERKETA JURIDIKOA izango da Moderatzailea: Jon Mirena Landa doktorea (UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren zuzendaria).
- Dr. Guillermo Portilla (UJAko Zuzenbide Penaleko katedraduna): Erbestea eta deserriratzea, frankismoaren zigor errepresioaren eta salbuespeneko auzitegien ondorioz.
Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea hemen: katedraddhh@ehu.eus