Errenteriako anfibio eta narrastiak ezagutzera animatu zaitez

Herpetologia

Astelehena, 2015eko azaroaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Guztira hiru ekimen desberdin antolatuko dira; bi mendiko txango eta argazki erakusketa bat.

Betiere eguraldia lagun izan ezkero, azaroaren 8an, igandean, narrastiak ikusteko txangoa (*) antolatu da Lau Haizeta parkera (San Marko-Txoritokieta), eta azaroaren 22an anfibioak ikusteko irteera egingo da, kasu honetan Susperregitik abiaturik, Aiako Harria Parke Naturalean. Bi ekimen hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, idazkaritza@aranzadi.eus helbidera email bat igorriz edo 943466142 telefonora dei eginez.

Horrez gain beste ekimen bat antolatuko da, azaroaren 30etik abenduaren 12ra Xenpelar Kultur Etxeko erakusgelan, Errenterian eta inguruetan topa daitezkeen anfibio eta narrasti espezieei buruzko argazki-erakusketa egongo da ikusgai. Irudiak Ramon Aranbarri argazkilariarenak dira, testuak aldiz Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saileko kideek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz sortuak.

Kartela_

*Oharra: eguraldia dela eta azaroaren 8ko narrastien irteera egiterik ez balego, trukean erakusketan zehar bisitaldi gidatua burutuko litzateke, irteera hurrengo udaberrirako utziz.