Euskadiko 1. Kongresu ornitologikoaren ondorioak

Ornitologia

Osteguna, 2016eko martxoaren 3a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

84 lagun eta Euskadi mailan hegaztiekin lanean ari diren 15 entitate publiko eta pribatu parte hartu zuten Kongresu honetan. Jarraian Kongresuko ondorioak aipatzen ditugu:

    • Lehenengo aldia da Euskadin ornitologiarekin erlazionatuta dauden eragile guztiak elkartzeko eta lurralde honetako hegaztiei buruz eztabaidatzeko asmoarekin kongresu bat egiten dela. Zentzu honetan kongresua bere baitan gertaera historiko bat da, bere partaidetza handia eta topaketan sortutako eta bizitako giro adeitsu eta motibatzailea dela eta, arrakasta handiarekin amaitzen dena.

    • Ahozko 27 ekarpen eta 9 poster izan dira. Ekarpen hauek 3 saiotan taldekatzen dira, Euskadin hegaztien jarraipen programak, ikerketa eta kontserbazioa, hurrenez hurren. Gainera, bi mahai-inguru antolatzen dira, hurrengo gaiei buruz: nola hobetu hegaztien jarraipen programak Euskadin, alde batetik, eta Euskadiko Hegaztien Batzordea eratzea, bestetik. Kongresuko txangoan Urdaibaiko Biosferaren Erreserba bisitatzen da, Urdaibai Bird Center barne.

    • Jarraipen programen hobekuntzari buruzko mahai-inguruan hurrengo bi ondorio nagusiak erdiesten dira: (1) Euskadin hegaztien jarraipen programetan parte hartzen duten boluntarioen sustapen eta motibaziorako ahalegina egin behar da; (2) lan tailer bat antolatzea beharrezkoa da epe luzerako hegazti espezieen jarraipen programei buruzko euskal estrategia bat definitzeko (nola antolatu programak, protokoloen homogeneizazioa, zein espezie, zein periodikotasun...).

    • Euskadiko Hegaztien Batzordea eratzeari buruzko mahai-inguruan hurrengo akordioa lortzen da: bozketaz, Kongresuak onartzen du mahaiko kideek, jakitera, Gorka Gorospe, Javier Ferreres, Gorka Belamendia eta Juan Arizaga, behin behineko Hegaztien Batzorde bat osatzea, hurrengo zeregin nagusiak izango dituena: (1) Batzordearen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko araudia ezartzen duen dokumentu zirriborro bat idaztea; (2) Batzordeak, gutxienez, bere gain hartu beharko dituen zereginen zerrenda bat eratzea, eta martxan jartzea. Haien artean, gutxienez, Bitxikerien Batzorde bat eta Euskadiko hegaztien zerrenda ofiziala eratzea leudeke; (3) Behin betiko Hegaztien Batzorde baten bozketa antolatzea, baita arautuko duen araudiaren onarpena ere, gehienez, Euskadiko hurrengo Kongresu Ornitologikorako.