"Euskal Herriko anfibio eta narrastiak" erakusketa eta hitzaldia Iruñeako Ingurugiro Heziketa Museoan

Herpetologia

Osteguna, 2016eko urtarrilaren 21a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



"Euskal Herriako narrasti eta anfibioak" aste honetarako Museoan ikusgai egongo diren ekintza garrantzitsuena izango da. Vanessa Sarasolak aurkeztutako hitzaldira 40 bat lagun bertaratu ziren.

Vanessak baso igel-jauzkariaren (Rana dalmatina) inguruan egin zuen bere doktoretza. Bere hitzaldian Ramón Aranbarriren argazkiak erabili zituen laguntza grafiko moduan , bertako anfibio eta narrastiak deskribatzeko. Espeziearen distribuzio, habitata, ohiturak, ekologia eta mehatsuei buruzko hainbat datu eman zituen doktoreak.


Argazkian Vanessa Sarasola eta Alberto Gosá, Aranzadiko Herpetologia Saileko bazkideak


Erakusketa, Aranzadi ZIetzia Elkartearen laguntzarekin egin da, eta Ramón Aranbarreren 31 argazkiz dago osatua. Argazkiaren alboan espeziearen kontserbazio egoerari buruzko informazioa ere ageri da. Eta espezieen distribuzio mapa bat ere bai. Bisita ordutegia goizeko 10etatik 13:00era da eta 18:00etatik 20:00ra. Sarrera doakoa da eta irekia egongo da urtarrilak 22 arte.