
Eusko Ikaskuntzak Donostiako urrezko domina jasoko du

Aranzadi
Osteguna, 2018eko ekainaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Eusko Ikaskuntza 1918.urteko abenduaren 22an sortu zen, Oñatin egin zen Euskal Ikasketak izenarekin ezagutzen den Kongresuaren baitan. Urte bete beranduago, 1919.urtean Euskaltzaindia jaio zen Eusko Ikaskuntzaren filial bezala, eta zientziaren arloan autonomia izango zuelarik. 1936.urtean Gerra Zibilaren testuinguruan ekintzak gelditu ziren eta debekatuak izan ziren Frankoren diktadurapean.
Frankismoaren itzalean Aranzadi Zientzia Elkartea jaio zen 1947.urtean. Euskal Herriko Unibertsitaterik existitzen ez zen urte hauetan Aranzadik bidea ireki zuen modu zientifikoan ondarea ikertu nahi zuten gazteei erantzuna emateko.


1978. urtean Eusko Ikaskuntzak lanean jarraitzen berretsi zuen eta 2018an bere 100. urteurrena ospatzen ari da. Horretarako, hainbat ekitaldi egin ditu. Bertan egon ziren Aramzadiko Zuzendari Batzarreko hainbat kide. Horretaz gain, Donostiako Udalak urrezko domina emango diola jakinarazi du.