Favolaschia claudopus onddo exotikoa Gipuzkoako lurreko ekosistemetan

Babeslea:

Diputación Foral de Gipuzkoa Sociedad de ciencias Aranzadi
Favolaschia claudopus onddo aloktonoak Gipuzkoan duen egungo egoera, portaera eta klima-aldaketarekiko jarrera aztertzen duen proiektua

Mikologia / Habitaten jarraipena eta kontserbazioa

Abian

Proiektu honek honako helburuak ditu:

- Gipuzkoan ondo kontserbatutako eremu naturaletan laginketak eta bildutako materialaren analisiak egitea.

- Espeziearen banaketa geografikoa, eboluzioa eta klima aldaketaren analisiak egitea.

- Datu historikoak eta lortzen diren datu berriak kontrastatzea.

Aurrekariak

2021. urtean Favolaschia generoaren taxonomia eta filogeniaren errebisioaren ikerketa berri bat aurkeztu zuten (Zhang, Q.-Y.; Dai, Y.-C. 2021). Errebisio horretan, Favolaschia calocera, espezie “complex” bat dela frogatu dute.

Analisi molekularren laguntzaz sei espezie desberdin aurkitu dira “complex” horren barnean, F. brevibasidiata, F. brevistipitata, F. longistipitata, eta F. minutissima espezie berria. Horietatik aparte Favolaschia claudopus orain arte F. calocera-ren barietatea bezala ezagutzen zena, espezie indibiduala dela frogatu dute

Ikerketa honen harira, Pagoetako Parke Naturaleko Favolaschia calocera izenez biltzen genituen indibiduoen DNA frogak egin genituen. Froga hauek, azken ikerketaren ildoa jarraituz, F. calocera izenez ezagutzen genuena, F. claudopus espeziea dela adierazi digute.

Metodologia

Proiektua aurrera eramateko mendi laginketak egingo dira eta horretarako neurketa parametro batzuk hartu dira kontuan: prezipitazioa, tenperatura, hezetasuna eta espeziaren populazioa.

Honekin, Gipuzkoako eremu desberdinetan bilduko ditugun indibiduoei analisi molekularra egiteko asmoa dugu, ingurunean topatzen den espeziea Favolaschia

claudopus den edo ez frogatzeko.

Onddo aloktono honen egoera aztertzeko, Gipuzkoako ondoko natur eremuak kontuan hartuko dira:

  • Kostaldeko eremuak:

-San Anton (Getaria)

-Jaizkibel (Pasai San Juan eta Hondarribia/ Aierdiko erreka, Gatzarrotz erreka, Erramundi erreka, Inalurreta erreka eta Txurtxipiko erreka eta baso inguruak).

  • Erdialdeko eremuak:

-Pagoetako Parke Naturala (Aia-Zarautz/ Manterola-Etzain errekak eta baso inguruak).

-Añarbeko erreserba eta Artikutza (Errenteria-Donostia/ Latxe, Beltza eta Elama erreka eta baso inguruak).

  • Barne eremuak

-Ernio ingurune naturala (Asteasu/Granada erreka eta Usarrabi).

-Aizkorri-Aratz Parke Paturala (Zegama-Urdalur urtegi inguruak).

Honetaz aparte, Inaturlist aplikazioan proiektu berria jarri da eskuragarri, espeziearen behaketen datuak eskuratzeko animatzen den edozein pertsonarentzako. Zientzia herritarra egiten laguntzen duen plataforma bat da eta herritarrei, zientzialariekin lan egiteko aukera eman nahi zaie. Inaturalist-en proiektua “Favolaschia claudopus Gipuzkoa” izenez ezagutzen da.

INATURLITS PROIEKTUAREN ORRIALDEA:

https://www.inaturalist.org/projects/favolaschia-claudopus-gipuzkoa