Fernando Serrulla Rech

Madril, 1959

Antropologia

Espezialitatea
Lege eta Auzitegi medikuntza

Biografia

Lege eta Auzitegi Medikuntzako medikua 1987az geroztik. Urte hartan hasi zen auzitegi-mediku gisa lanean, Donostian, Paco Etxeberriarekin batera. Bergarako eta Azpeitiko barruti judizialetako auzitegi-medikua 1987 eta 1988an. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea 1989tik, Arrasateko elizan Inés Ruiz de Otáloraren momia aztertu ondoren Paco Etxeberriarekin batera. Ordutik, hezur-gorpuzkiak aztertzera eta Patologia Forentseko azterketak egitera bideratu du bere jarduera. 2001az geroztik, giza eskubideen urraketen ikerketa forentsean murgilduta dago. Hainbat lan egin ditu Espainiako Gerra Zibilaren (Aranzadi Zientzia Elkartearekin, 2001-2022 artean), migratzaileen (2020-22) eta Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearen gainean (2017).

Medikuntzan eta kirurgian lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean (1982). Veringo barruti judizialeko auzitegi-medikua 1989tik 2006ra. Orduan jarri zuten martxan Galiziako Lege Medikuntzako Institutua. Kriminologian diplomatua USCn, 1994tik. Auzitegi-mediku titularra 1999tik. Unibertsitateko aditua Gorputzeko Kalteen Balorazioan, 2001etik. Lege eta Auzitegi Medikuntzan espezializatutako medikua 2003tik. Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Fisikoko lantaldearekin elkarlanean aritzen den Antropologo Forentsea, 2003tik. Unibertsitateko aditua Antropologia Forentsean (UCM 2007); Galiziako Lege Medikuntzako Institutuko Antropologia Forentseko Unitatearen arduraduna 2007tik. Unibertsitate-masterra Antropologia Fisikoan eta Forentsean (UGR 2016). Doktorea UGRn (Espainiako Gerra Zibileko Antropologia Forentsea, 2019). Auzitegi Medikuen Galiziako Elkarteko presidentea. Antropologia eta Odontologia Forentseko Espainiako Elkarteko presidentea. Boletin Galego de Medicina Legal e Forense eta Revista Internacional de Antropología y Odontología Forense aldizkarietako zuzendaria.