Gauean argia, bizitzan itzala

13
azaroa 2025
Osteguna

Ordua

17:30

Tokia

Chillidaleku

Salneurria

Hizlariak: Beatriz Díaz y Alberto Castro - Aranzadiko entomologia saila

Inoiz galdetu al diozu zure buruari zergatik farolak behera begira jarri dituzten? Argiak gure ingurunea osatzen du, kalean zein etxe barruan. Baina argi gehiegiak, batez ere gauez, ondorio negatiboak izan ditzake bai guretzat, bai gure ondare naturalarentzat. Gauetan kotxe baten faroek itsutu zaituztela sentitu al duzu inoiz?

Gauza bera gertatzen zaie gure gaueko bizilagun txiki askori. Harrigarria bada ere, argi-kutsadurari oso gutxi erreparatzen zaio. Hitzaldi honetan, Beatriz Díaz eta Alberto Castro (Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak) gai honen inguruko argiak piztuko dituzte, eta gogoeta egitera gonbidatuko gaituzte, nola murriztu dezakegu haren eragina galdetuz.