Geodesia

Sail honen helburu nagusia lurraldeak denboran zehar izan duen bilakaera modu kuantitatiboan aztertzea da. Gure helburua da azalaren deformazioak kuantifikatzea eta ezagutza hori beste esparru batzuetan aplikatzea (itsas mailaren azterketari, adibidez). Gure helburua betetzeko, teknika geodesiko ugarik emandako informazioan oinarritzen gara (batez ere, GNSS) sare iraunkorretan egindako behaketaren bidez. Horrez gain, neurketa grabimetrikoak eta nibelaziokoak ere erabiltzen ditugu. Hala, itsas mailak izandako aldaketen inguruko azterketak azalaren mugimenduen gaineko ikerlanekin lotu eta emaitza errealak berma daitezke.

Gure helburuak

  1. Lurraldearen errealitate fisikoa ezagutzea eta hedatzea (Europa mailan).
  2. Ezagutza hori erabiltzea beste ikerlan batzuetan aplikatu ahal izateko.
  3. Arrisku eremuekin lotutako erabakiak hartu ahal izateko, agintarien esku informazioa jartzea.

Geodesia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko

Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.

Ezagutu taldea

Geodesia sailean praktikak egin nahi al dituzu?

Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.

Gure ibilbidea

2008

Sailaren sorrera

Geodesia aplikatuaren saila sortu zen. Arduradunak: J. Zurutuza

2012

Geodesiako eta Geofisikako 7. BAtzar Hispaniar-Portugesa

Bi urtez behin biltzen da bertako bi herrialde arduradunen (Espainia eta Portugal) artean, txandaka. Antolatutako edizioetan, geodesia, geofisika, meteorologia, hidrologia eta ozeanografia arloetan ikerketa-foro bat sendotu eta Espainiako eta Portugalgo ikerlarien arteko truke zientifikoari jarraipena eman zaio gai horiekin lotutako lanen eztabaidaren eta aurkezpenaren bidez.

2016

EUREF sinposioaren antolakuntza

bertan aurkezten dituzte Europako Posizio Erreferentzia Sistemetan lortutako azken aurrerapenak: GNSS, ETRS89, Sare kontinental Bertikalak eta Sare grabimetrikoak. Gainera, erreferentziazko Estatu mailako sistemei buruzko informazioa emateko plataforma eta Europako erreferentziazko zerbitzuak gauzatzeko eztabaida-foroa ere bada.

2017

EUREFeko Operazioen eta Dentsifikazioaren Zentroa

EUREFek saila EUREFen Zentro Operazional eta Dentsifikazioko Zentro gisa onartu zuen