Gipuzkoako arkeologoak Gordailuan

Arkeologia

Osteguna, 2015eko maiatzaren 7a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Ondare Kulturalarekin zerrikusia duten ikertzaile, prehistoriadore eta arkeologo ezberdinek (Aranzadi, UPV/EHU, Arkeolan, Munibe, Antxieta taldea eta Arrasate Zientzia Elkartea besteak beste) Gipuzkoako ondare arkeologiko higigarriaren babeserako Gordailuan egin den ekitaldian hartu dute parte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu du kudeaketa eta mendeetan Gipuzkoako haitzulo, dolmen edo gazteluetan aurkitutako materia arkeologikoaren babesa.

Ekitaldia Foru Aldundiko zuzendari orokorrak, Garazi Lopez de Etxezarretak eta Carlos Olaetxea eta Sonia San Jose Diputazioko arkeologoek bideratu dute. Horiekin batera, berrogeitahamar bat aditu hartu dute parte.