Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak

12
otsaila 2026
Osteguna

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Gipuzkoako hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bildumaz hitz egingo du Zohartze Galanek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian.

Sedimentu anaerobikoek –oxigeno eza eta %100eko hezetasuna dutenak– Gipuzkoan izaera organikoko material arkeologikoaren bilduma garrantzitsu bat izatea eragin dute, horien artean larrua aurkitzen da. Hainbat aztarnategi arkeologikotan aurkitutako Erdi Aroko larru eta oinetakoen bilduma oso esanguratsua da: kalitate handiko zapata- edo botin-zatiak kontserbatu dira, baita artisau-tailerren berri ematen duten soberako larruazal zatiak edo ebakinak ere.

Zohartze Galan arkeologoa da, Arkeolan Fundazioako Arkeologia saileko arduraduna.

Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau

XXIV Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:

  • Otsailak 10, Jatorrizko herriek nola sortu duten Amazonia
  • Otsailak 11, Arkeogenetikaren iraultza: historiaurreko gizarte-antolamendua ikertzeko tresna berria
  • Otsailak 13, Altxerriko arte paleolitikoa duen haitzuloari buruzko diziplinarteko datu berriak